Historiagilea eta Erdi Aroko arte higigarria ikertzen espezializatua da Jesus Muñiz Petralanda. Bergara da Gipuzkoan ermita gehien dituen bigarren udalerria, eta horietan aurki daitezkeen altxorrak ezagutarazteko antolatu dute saio hau.
San Juan ermitaren barruan oraindik ere estilo gotikoko lau irudi ikus daitezke: bi San Juan Ebanjelari (bata XIV. mendekoa, eta bestea XVI.aren hasierakoa), XV. mendeko Andre Mari bat, eta ermitako irudi titularra den San Juan Bataiatzailea, XV. mendearen azken urteetakoa.
Hitzaldian zehar, pieza horien azterketa historiko-artistikoa egingo du Muñizek, bai ikonografia aldetik, baita forma aldetik ere. Horrela, rudiok dituzten jarrerak, ikurrak, jantziak edo ezaugarriak deskribatuko ditu; eta iturri grafikoei buruz hausnartuko du, hau da, nondik aterako zuten irudi horiek egiteko eredua, zer nolako iturri grafikoak erabili ahal izan zituzten.
Bada, irudi horietatik abiatuta Euskal Herriko irudigintza gotikoa zabal landuko dute.