Emakumeen Paleta Gomazko Txapelketako bikoteek ikuskizun ederra eman dute Bergaran

Mireia Bikuña 2016ko azaroaren 12a

Aurreikusita zeuden sei partiduetako bost jokatu dira eta Araiztegi-Maiza bikotea izan ezik (jokatutako lau partiduak galdu ditu), guztiek dute finalerdietarako sailkatzeko aukerak. Azken horiek abenduaren 3an jokatuko dira Atano III. pilotalekuan. Finala berriz, abenduaren 17an, Tolosako Beotibarren.

Bigarren Mailako hiru norgehiagoka eta Lehenengo Mailako beste hiru ziren jokatzekoak Bergarako Munizipalean. Baina, Irati Otaegi/Mendizabal-Murua/Arozena bertan behera geratu da, jokalarietako bat gaixorik dagoelako.

Gainerako partiduetan honako hauek izan dira irabazleak: Gartzia/Lopetegi, Rodas/Arrillaga eta Eider Otaegi/Erasun, Bigarren Mailan; eta, Goikoetxea/Arrieta eta Garmendia/Eizmendi, Lehenengo Mailan.

Laugarren jardunaldia

Txapelketako laugarren jardunaldia jokatu ostean –Urretxun eta Hernanin jokatu dituzte falta diren biak– bikote batek izan ezik (Araiztegi/Maiza) guztiek dituzte bigarren faserako sailkatzeko aukerak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak