Eneko Lizarralde eta Julen Irizar bergararrak Murias taldeko txirrindulariak dira

Mireia Bikuña 2016ko azaroaren 12a

Jon Odriozola oñatiarrak zuzentzen duen taldean hamalau ziklista izango ditu denboraldi berrirako. Irizarrek Ampo taldea utzi eta debuta egingo du maillot berdearekin. Denboraldi berrian kontinental mailan jarraituko du taldeak. 2017an profesional kontinental mailara egingo du salto.

Iazko taldearekin alderatuta bi aldaketa ditu Muriasek: Alex Aranburu (Caja Rural) eta Jon Ander Insausti (Barhain). Horien lekua beteko dute Julen Irizar bergararrak eta Oskar Rodriguezek.

Murias taldeko txirrindulariak izango dira: Aritz Bagües, Ander Barrenetxea, Mikel Bizkarra, Garikoitz Bravo, Imanol Estevez, Adrián Gonzalez, Aitor Gonzalez, Mikel Iturria, Eneko Lizarralde, Pello Olaberria, Beñat Txoperena eta Gotzon Udondo.

Mallorkako Challenge-a

Odriozolaren taldea urtarrilaren 6an kontzentratuko da Benidormen. Urtarrilaren 26an Mallorkako Challengean hasiko dur denboraldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak