Jesus Mari Lazkano bergarar margolaria jakitun izendatu dute

Imanol Beloki Unamuno 2016ko aza. 11a, 14:59

Jakiundek, zientzia arte eta letren akademiak Bergarako Olaso dorrean, ohiko batzarra burutu du gaur goizean. Ekitaldian gainera, kide berrien kargu hartzea gauzatu da. Batetik, Ignacio Palacios ekonomialaria eta bestetik, Jesus Mari Lazkano bergarar margolaria.

Jakiundek ohiko osoko bilkura egin du akademiaren egoitza ofizialean, Bergarako Olaso Dorrean, eta bertan Zientzia, artea eta letrak lantzen dituzten, arlo ezberdinetako ordezkariak batu dira. Gaur, bi kide berrik kargua hartuta, guztira, 72 kide jakitun izango ditu elkarteak.

"Pozik eta harro" Lazkano

Jakiundeko kide izendatzea ohorea dela azaldu du Jesus Mari Lazkanok: "Oso pozik nago, oso harro, eta ilusioz beteta. Baina ardura handia da. Horrez gain, gure lana epe luzekoa izaten da, eta halako sariak gustura jaso arren, ez ditugu erlazioak galdu behar gure egunerokotasuneko lanarekin, hori garrantzitsua da.

Retegi, Gallastegi, Ugalde eta Lazkano bergarar jakitunak:

Akademia osatzen duten jakitunak talde argazkian:

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak