Goizeko saioak 8 urtetik gorako ume eta gaztetxoei zuzenduta daude, eta bereziki neskei, teknologiarekin lotutako gaiekiko haien interesa mutilenaren azpitik dagoela kontuan izanda. Argi, kolore eta mugimendu efektuak sortzeko LED teknologia erabiliko dute esku artean aurreneko saio honetan. Txanda bakoitzean hamasei lagunentzat izango da lekua, eta izena eman behar da aurrez Laboratorium museoan –www.laboratorium.eus–. Azkenik, 17:00etan, kimika esperimentuen tailerra egingo dute, Kimikarin, 8 eta 12 urte artekoentzat. Izena aurrez eman behar da hemen ere, eta 30 lagun onartuko dituzte gehienez.