“Elkarrena ezagutu eta aitortuz, jatorri ezberdinetako herritarren artean, guztion arteko kohesio eta komunikazio hizkuntza euskara izatea da gure erronka”. Eta erronka horretan lagungarri, jardunaldiak antolatu dituzte datorren asterako. Asteleheneko eta martitzeneko hitzaldiaren eta tailerraren ondotik, Auzokoak dokumentala aurkeztuko dute eguaztenean, Auzokoren helburuetan euskaldunon ekarpenak duen garrantzia azaleratu nahi duena, ekimenean parte hartzen duten hainbat herritarren bizipenetatik abiatuz. Emanaldiaren ostean, solasaldia egingo dute.
Auzokok hainbat talde ditu egun Bergaran: Osintxukoa astelehenetan batzen da, 18:30ean ludotekan; emakumeena, eguaztenetan 18:30ean; eta talde zabala, barikuetan, 10:30ean talde bat eta 18:00etan bestea, emakumeena bezala Udal Liburutegian. Informazio gehiagorako Jardunera ere jo daiteke.
AZAROAK 14, ASTELEHENA
Gipuzkoa aniztasunaren aurrean hitzaldia
Agustin Untzurruntzaga ( SOS Arrazakeria)
18:30ean Irizar jauregian
AZAROAK 15, ASTEARTEA
Compartimos tailerra
Zergatik euskara ikasi?
¿Por qué aprender euskara?
18:30ean Irizar jauregian
AZAROAK 16, ASTEAZKENA
Auzokoak dokumentalaren emanaldia eta solasaldia
19:00etan Zabalotegi aretoan
AZAROAK 17, OSTEGUNA
Munduko musika emanaldia
Irala kalean, 18:30etik aurrera
AZAROAK 18, OSTIRALA
Zatoz auzoko ezagutzera!
Udal Liburutegiko ganbaran, 18:00etan.