Sorturen birfundazio prozesua gaur jarriko dute martxan Bergaran

Julen Iriondo 2016ko aza. 9a, 11:29

"Garai berrietan tresna eraginkorra izateko Sortu berrasmatzera, independentzia eta eraldaketa soziala lortzeko prozesua azkartzera" doazela azaldu dute alderditik egindako deialdian. Gaurko batzarra 19:00etan da, Artatsen.

Prozesuaren eta ponentzien aurkezpena egingo dute Artatseko batzarrean, Sorturen zuzendaritzarako hautagai diren bi pertsona lagun: Jone Etxeberria eta Aimar Altuna.

Aurkezpena –eztabaida prozesua bezala– herritar guztientzat irekia da, Sortutik azaldu dutenez, eta "zalantza guztiak argitzeko aukera paregabea" izango dela adierazi dute. 

Prozesuan zehar ponentziak eta zuzendaritza taldeak barne hauteskunde edo primaria bidez onartu eta aukeratuko dituzte: hala, "parte-hartzaile guztien iritzia eta bozka kontuan hartzeko" akreditatu beharra dago. Izen emate horretarako bi aukera daude: www.sortu.eus web orrian edo gaurko aurkezpenean bertan: "Dagoeneko 4.000tik gora euskal herritar akreditatu dira, baina askoz gehiago ere izateko ahalegina egiten ari gara".

"Aurkezpenaren amaieran, giro goxoan, lehen iritziak elkarbanatzeko aukera izango da luntx goxo batez lagundurik". Herritar orori egin diete Sortutik parte hartzeko gonbidapena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak