Gaztainerre Eguna eta jolas herrikoien ikastaroa San Martin eskolan

Julen Iriondo 2016ko azaroaren 7a

Gaztainerre Eguna egubakoitz honetan egingo dute. Arratsalde osoan zehar gaztainak erre eta jango dituzte Haur Hezkuntzako eraikinaren patioan. 16:30etik aurrera senide eta lagunei ere irekiko dizkiete ateak.

Bestetik, pasa den ikasturtean izandako arrakastaren ondoren, aurten ere Guraso Berritsuek jolas herrikoien ikastaroa antolatu dute. Azaroaren 12an, zapatua, izango da Haur Hezkuntzako patioan, 12:00etatik aurrera. Haur eta senideen artean euskararen erabilera sustatzea ez ezik, aisialdiaz euskaraz gozatzeko aukera eskaintzea du helburu ikastaroak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak