Dabid Garcia (31.17) eta Maite Arraiza (38.15) azkarrenak Antxintxika krosean

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko aza. 5a, 21:57

Korrika egiteko eguraldi okerragoa espero zuten denek, baina azkenean lasterka egiteko giro bikaina egin du. Garciak zazpigarren aldiz irabazi du Antxintxika krosa. Arraizak lehenengo aldiz egin du eta garaipenarekin itzuli da etxera.

Faboritoa zen eta ez du hutsik egin. Dabid Garcia durangarrak bazituen zalantzak: "Banekien gaur hemen irabaztea gaitza izango zela. Arin irten gara eta jada laugarren kilometroan hiru bakarrik egon gara —Garcia bera, Oier Ariznabarreta eta Aitor Mimenza—. Oier aurreratu egin da bakarrik eta seigarren kilometroan edo berriz elkartu gara. Zazpigarren kilometroan pentsatu dut nire momentua zela. Aurrera joan naiz eta ondo irten da".

Gizonezkoetan Garciak egin du lehenengo eta zazpigarren aldiz irabazi du Soraluze-Bergara lasterketa. Mimenzak bigarren egin du, eta Ariznabarretak hirugarren.

Emakumezkoetan Maite Arraiza donostiarrak egin du denbora onena. June Arbeok egin du bigarren eta Maider Uribe bergararra izan da hirugarrena. "Kontrolatzen joan naiz atzean June fuerte zetorrelako. Elkarrekin atera gara baina gero ni joan egin naiz. Kontrolatzen joan naiz karrera guztian. Oso lasterketa polita da: ibilbide gogor xamarrarekin, baina ondo. Oso ondo ibili naiz", esan du Arraizak.

Handbike kategorian Jone Bazterra izan da emakume azkarrena eta Jon Galarraga gizonezko azkarrena. Patinetan, berriz, Nagore Montes izan da emakume azkarrena eta Aitor Vacas gizonezko azkarrena. Patinetako kirol egokituan Alain Irazu izan da irabazlea.

Antolatzaileak gustura agertu dira lasterketak emandakoarekin. Gora doa izena ematen duten bergararren zein soraluzearren kopurua. Emakumeen parte-hartzea ere gora doa. Parte hartzaileen %20 izan dira emakumeak gaurko lasterketan.

Sari banaketa ekitaldian bi omenaldi ere izan dira. Hankalabanka elkarteak Kuxi omendu du urteetan egindako lanagatik. Antxintxika elkarteak, berriz, elkarteko presidente Aitor Rementeria. Kasu honetan ere elkartearen alde egindako lanagatik.

Sailkapena eta denborak hemen.

Erlazionatuak

Soraluze-Bergara lasterketa 2016

Larraitz Zeberio Lekuona 2016 aza 06 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak