Lokatzaren 40. urtemuga dela-eta, profesional ohien ibilbideko argazki eta bestelakoak ikusgai

Miren Arregi Amasorrain 2016ko aza. 5a, 10:30

Inazio Askasibar, Jesus Arantzaa

Azaroaren 19an egingo zaie omenaldia txirrindulari profesional ohi Inazio Askasibarri, Santi Aiasturiri, Jesus Arantzabali eta Migel Bengoari eta atzotik ikusgai dago Bergarako Dixula tabernan lau txirrindulari ohien ibilbidearen gaineko erakusketa.

Profesional ziren garaiko kamisetak, orduko argazkiak eta egunkarietako albisteak... 1960ko eta 1970eko hamarkadatan profesionaletan aritu ziren lau txirrindularien gainekoak jasotzen ditu erakusketak. Atzo, egubakoitza, egin zuten inaugurazioa eta hilabete osoan egongo da ikusteko aukera. Inaugurazioan izan ziren aipatu txirrindulariak, Lokatzako ordezkariekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak