Parte hartzaileen adinaren arabera hiru kategoria egongo dira:
A kategoria: LH 4, 5 eta .
B kategoria: DBH eta Batxilergo.
D kategoria: 18 urtetik gorakoak.
Herriari buruzko galdetegi batzuk bete behar dira parte hartzeko eta behin hauek erantzun ondoren jarriko diren kutxetan sartu beharko dira erantzunak. Bete beharreko galdetegiak eta kutxak ikastetxeetan, udaletxean, kultur etxean, Agorrosinen eta gaztelekuan egongo dira.
Galdetegiak erantzun eta kutxetan sartzeko epea azaroaren 30ean amaituko da. Behin erantzun guztiak jaso ondoren, euskarazko kultur produktuak edo ekitaldietarako sarrerak zozketatuko dira abenduaren 13an, 18:30ean, kultur etxean. Zozketa honetan sartuko dira, gutxienez 12 erantzun zuzen eman dituzten parte hartzaile guztiak.