Telesforo Monzonen 'Urrundik' berrargitaratua aurkeztuko dute

Eneko Azkarate 2016ko aza. 3a, 10:02

Urrundik liburua 1945ean argitaratu zen Mexikon, Telesforo Monzon erbestean zela.

Begiraleak Elkarteak Olaso Dorrea Fundazioaren laguntzarekin berriro argitaratu duen Telesforo Monzonen Urrundik poema liburuaren aurkezpena izango da bihar, egubakoitza, hilak 4, Bergarako Olaso Dorrean. Ekitaldia publikoa izango da, hau da, edozein hurbil daiteke bertara. Hitzordua: azaroaren 4an, barikua, 18:30ean.

Orain berrargitaratu den Urrundik liburua 1945an idatzi zen moduan plazaratzea erabaki dute bultzagileek, Telesforo Monzonek "orduan zeukan idazteko gisara".

Ekitaldia publikoa izango da, hau da, edozein hurbil daiteke bertara.

Urrundik izan zen Telesforo Monzonen lehen liburua eta hari omenaldi modura argitaratu du Begiraleak Elkarteak, Olaso Dorrea Fundazioaren laguntzaz.



Euskal kulturaren alde

1932an eta 1933an hainbat bilkura izan ziren Donibane Lohizunen euskal kulturaren aldeko elkarte bat sortzeko eta egindako lanak bere fruitua eman zuen 1935ean, urte horretan sortu baitzen Begiraleak Elkartea. Sortzaileen artean ziren Mixel Dihartze, Elise Aramendi, Piarres Lafitte, Eugène Goienetxe, Jauregiberri medikua, Iratzeder, Madalena Jauregiberri…   

Elkartearen helburua euskal literatura zabaltzea eta indartzea da. Hauek dira elkarteak lantzen dituen arloak: antzerkia, kantua, dantza, literatura, mendia, sukaldaritza, etnografia, euskal bestak… Berrehun bazkidetik gertu dauka eta gaur egun lehendakaria Xabier Soubelet da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak