Antxintxika Krosa azaroaren 5ean Soraluzetik Bergarara

Ibon Carmona 2016ko urr. 27a, 13:19

Oraingoz 200 pertsonek eman dute izena, eta antolatzaileek parte hartze hori gizarteko eremu ezberdinetara zabaldu nahi dute. Azken urteetan bezala, lasterketak 10 kilometro izango ditu, Soraluzeko Etxaburu kalean hasiz, eta Bergarako San Martin plazan amaituz.

Antxintxika triatloi taldeak aurtengo Antxintxika Krosa aurkeztu zuen atzo prentsaurrekoan. Lasterketaren 12. edizioa azaroaren 5ean egingo da, eta kalitatezkoa izatea gura dute, atleta guztiak zainduz.

Triatloi taldeaz gain, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak, Hanka Labanka patinatzaile elkarteak eta Aspaceko zenbait kidek antolakuntza lanetan lagundu dute.  

Antxintxika taldeko ordezkariek argi daukate, lasterketa antolatzen hamarkada bat pasa ibili ostean, Soraluzen hasi eta Bergaran amaitzen den krosak zein helburu izan behar dituen. Horren gain, Aitor Rementeria antolatzaileak, gizarteko eremu guztiei kirola egiteko aukera eman nahi dietela gaineratu du.

Ibilbideak ez du aldaketa nabarmenik izango. Lasterketa Soraluzeko Etxaburu kalean hasiko da, eta Bergarako San Martin plazan amaitu. Azken urteetan bezala, Krosa ibilbide laburragoa izango duen gazteendako lasterketekin hasiko da, eta ondoren nagusien kategoria ezberdinek jarraituko diote.

Izen emateak erritmo onean doaz, izan ere dagoeneko 200 parte hartzailek eman dute izena. Hala ere, azken urteetako 500 korrikalariren kopurura iritsi nahi dute. Antxintxika taldeko kide den Iban Da Silvak gaineratu duen bezala, azken edizioetako zenbait faborito lasterketako edizio berrian izango dira.

Lasterketaren aurkezpena Servimasako pabilioian egin zuten, babesle nagusiaren etxean, eta bertan azaldu zuten, urtero moduan, izen-emateko zati bat helburu sozial bati zuzendua izango dela. Aurtengoan Fundame fundaziora bideratuko da diru kantitate hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak