Egoitzetan aldi baterako egonaldiak eskatzeko datak, finkatuta

Julen Iriondo 2016ko urriaren 27a

Gipuzkoako Foru Aldundiak abenduko zubirako eta Gabonetarako (abenduaren 19tik urtarrilaren 9ra) egoitzetan aldi baterako egonaldiak eskatzeko datak finkatu ditu. Hala, abenduko zubirako eskatuta dutenek, azaroaren 14rako aurkeztu behar dute inprimakia, eta Gabonetarako eskatuta dutenek, berriz, azaroaren 23rako. Eskaerak bukatzeko, idatzia bete eta Bergarako Udaleko Gizarte Zerbitzuetan aurkeztu behar da, aurrez zehaztutako daten aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak