Egun borobila ludotekan

Julen Iriondo 2016ko urr. 25a, 19:46

Bergarako ludotekan, herriko eta auzoetako (Angiozar eta Osintxu) haurrek egun ederra pasa zuten aurreko zapatuan. 10:30ean hasi eta 16:30 arte ekintza ugari egin zituzten hezitzaileekin batera.

  • 10:30ean ezagutza jolasak eta jolas kooperatiboak, Seminarioko karpan.
  • 12:00ak inguruan ludotekan bertan, pintxo dastaketa. Haurrak izan ziren sukaldari eta sormena landuaz pintxo ederrak egin zituzten.
  • 13:30 inguruan bakoitzak bere etxetik ekarritako bazkari gozoa jan zuten ludotekan bertan.
  • 14:30 aldera, aurpegi margoketa eta 15:30ean magia ikuskizuna izan ziren.

Guztira, 60 bat ume eta bost hezitzaile egon ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak