Gurasotasunaren inguruan lanean diharduen Etxadi taldearen eskutik izango da azaroaren 8ko hitzaldia. Bertan, familia eta eskola arteko harremana eta komunikazioa adin txikikoen garapena sustatzeko gako izateko estrategia praktiko batzuk aurkeztuko dituzte.
"Zer behar dugu komunikazioa eraginkorra izateko?" izango da gai nagusia, eta galdera horri erantzuteko jarraibideak azalduko dituzte. Hala, "jarrera positiboak" sustatzearen garrantziaz arituko dira.