Mikel Linazisoro garaile Espainiako eskalada txapelketan

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko urriaren 24a

18 urte azpiko mailan onena izan da bergararra, eta bulderrean txapeldunordea, sailkapen nagusian. Linazisorok Iker Ortiz valentziarra eta Alejandro Ventajas murtziarra aise gainditu ditu finalean.

Bartzelonako Climbat La Foixarda eskalada eremuan jokatu dira Espainiako eskaladako gazte mailako txapelketak, eta Mikel Linazisoro bergararra erraz gailendu da, 18 urte azpiko finalean. Gainera, Bulder kategoriako sailkapen nagusian txapeldunordea ere izan da Linazisoro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak