Kultura eta gizarte ongizatea izan dira aurtengo gai nagusiak, eta izan dituzte hitzaldiak, erakusketak, irteerak… Egubakoitzean, Oñatiko Ikusi-Makusi antzerki taldeko kideek Hospital o manicomio antzezlana eskaini zieten Zabalotegin, eta umorea nagusi arratsalde pasa polita egin zuten.
Atzo, ostera, mahaiaren bueltan elkartu ziren San Joxepen bertan. Giro onean bazkaldu zuten, eta gero, dantzan egin. Zozketak ere izan zituzten eta opari ederrekin etxeratu ziren asko.