Hasierako ekitaldia berezia izango da, 40. urtemuga dela eta. Hitzaldia, Jose Luis Elkorok eta Manolo Cainzos Peteirok, ekimen akademikoaren sustatzaile-taldearen ordezkariak, eskainiko dute. Markel Olano diputatu nagusia, eta Cristina Uriarte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko sailburu ohia ere ekitaldian izango dira.
Ekitaldia, Bergarako udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Bergarako Udaleko autoritateek parte hartuko dute, baita UNED zentraleko ordezkariak eta UNED-Bergarako zuzendariak ere. Ekitaldian 2014/2015 ikasturtean lizentziatura lortu zuten ikasleei ere diplomak eskainiko zaizkie.
Gainera, Bergarako Musika Eskolako hari-instrumentuen taldeak emanaldia eskainiko du.