Txotxongilo mostraren inguruko irratsaio berezia Txapa irratian

Maite Txintxurreta 2016ko urriaren 18a

Urriaren 21ean gaztetxean izango den 'Variette White' emanaldia

Bihar, urriak 19, XII. Bergarako Txotxongilo Mostra izango dute hizpide Sasi guztien azpitik saioan, 21:00etatik aurrera. Hain zuzen, etzi, hilaren 20an hasiko da mostra hau, eta domekara arte luzatuko da.

Egunotan zehar, herriko hainbat agertokitan izango dira txotxongilo emanaldiak: San Martin plazan, Zabalotegin, Gaztetxean...

Mostraren antolatzaile nagusia Taun Taun taldea da, eta bertako kide den Itsaso Azkarate gonbidatu dute beste behin ere Txapako mikrofonoetara, mostraren inguruko xehetasunak konta ditzan. Emanaldietan parte hartuko duten kideak ere elkarrizketatuko dituzte.

Nola entzun

Eguaztenean bertan irratsaioa zuzenean emititzeaz gain, eguenean 22:00etan eta egubakoitzean 13:30ean ere izango da entzuteko aukera. Internet bidez ere entzun ahal izango da, txapairratia-org atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak