Bergarako musika eskolako haurren abesbatza, Koldobika Jauregiren 'Uholde Handia'n

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko urr. 18a, 09:48

Ikus-entzunezko performace-an parte hartu zuten haurren abesbatzako kideek, Arthitz fundazioak antolaturiko ikuskizunean.

Bergarako Musika Eskolako Haurren abesbatzako kideak:

Larunbatean, izugarrizko esperientziaz gozatzeko aukera izan zuten gure abeslariek Arantzazun Arthitz fundazioak antolatutako ikuskizunean. Koldobika Jauregiren, Uholde Handia Arkaren istorio bat ikus-entzunezko performance-an, hartu zuen parte, Nagore Sanz eta Marije Ugaldek zuzentzen duten Bergarako Musika Eskolako Haurren abesbatzak, Susana Cencillo soinujolearekin, Hilario Rodeiro perkusionistarekin eta Marije Ugalde sopranoarekin, hain zuzen. Perfomance-a  Arantzazuko Gandiaga Topagunean egin zen eta aretoa bete zen. Beste behin, kantatzeaz gain, eszenan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten, gure abeslariek, nahiz eta orain arte egindakoa oso ezberdina izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak