Hiru zauritu eraman dituzte Arrasateko ospitalera, auto batek eta kamioi batek talka egin ostean

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko urriaren 17a

AP-1 errepidean (Gasteizko noranzkoan, 139. kilometroan) gertatu da istripua 16:30ean, gutxi gorabehera, Bergarako San Martzialeko tunelean. Autoko gidaria, autoan zihoan gidariaren alaba, eta kamioiko gidaria Arrasateko ospitalera eraman dituzte, hirurak zauri arinekin, Ertzaintzak azaldu duenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak