"Oso arrakastatsua" izan da asteburuan Bergaran egindako Pop Up azoka

Julen Iriondo 2016ko urr. 16a, 15:26

Herriko hogei merkatarik hartu dute parte, Bergara Bizi ekimenak antolatuta, lehenengoz egin duten Pop Up erako azokan. San Martin plazan, lehen Biltoki denda egon zen lekuan, jarri dituzte produktuak bi egunez –%10eko deskontuarekin, gainera–, eta Bedelkarreko Ainhoa Garitanok adierazi du merkatari "denak" geratu direla oso pozik salmentekin.

Garitanoren esanetan, jende asko ibili da bai zapatuan eta bai domekan azokan: "Zapatu arratsaldean, adibidez, jendea zain zegoen kanpoan, noiz irekiko".

Aurreikuspen guztiak gainditu dituztela-eta, azaldu du aztertuko dutela denbora asko pasatu gabe era honetako beste azoka bat egitea.

Azokarako aukeratutako lekuak oso ondo funtzionatu duela ere adierazi du.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak