Miguel Altunako bi ikastarotan leku libreak

Julen Iriondo 2016ko urriaren 14a

Goi mailako zikloetan sartzeko egin beharreko sarrera froga prestatzeko eskolak urriaren 20an hasiko dira –16:00etan–, eta oraindik bada lekua. Fabrikazio aurreratua 4.0: periferikoen programazioa ikastaroan ere izena eman daiteke oraindik.

Azaroaren 7tik abenduaren 22ra izango da bigarren ikastaro hau, astelehenetik eguenera, 15:00etatik 20:00etara.

Fabrikazio mekanikoan erabiltzen diren sistema periferikoak analizatzea eta programak garatzea da ikastaroaren helburua. Landuko dituztenak: roboten programazioa (30 ordu), ikusmen artifizialdun makina (20), sentsoreak (30) eta metrologia (40).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak