"Langabezian dauden herritarrei edo enplegua hobetu nahi dutenei lagundu eta aholkularitza emateko zerbitzua da. Bulego hau ahalik eta erreminta eraginkorrena izatea nahi dugu, langabeziari aurre egitea gure lehentasun sendoenetakoa baita. Horregatik, herritarrak bulegoak erabiltzera animatu nahi ditugu", agertu du Sabino Azkarate Ekonomia sustapen, Turismo eta Enpleguko batzordeburuak.