Kamisetak, Depor tabernan daude salgai; haurrenak 13 eurotan eta helduena, berriz, 17 eurotan. Bestalde, ekimen honetan modu batean edo bestean laguntzaile izan dituztenak ere aipatu gura izan dituzte, Ternua Group, Imprespal, Larrea Jatetxea, Depor Taberna, B The Travel Brand eta Jabi Erostarbe, hain zuzen ere.
Lasterketari dagokionez, distantzia desberdinak egiteko aukera dago. "Lau lasterketa desberdin daude: 5 kilometrokoa, 10ekoa, 21ekoa eta 42koa. Guk azken hau egingo dugu, baina beste batzuek 10ekoa edo 21ekoa egiteko asmoa dute" dio Ion Ander Garitano IGAMeko kideak.
Juantxo Aranes, Txus Iglesias, Gorka Manso, Ion Ander Garitano, Alberto Sanmaniego eta Bea Zeziaga izango dira Sahararantz abiatuko diren sei partaideak.
FundAME proiektuari ere laguntza
Saharako egitasmo honetaz aparte, badu beste proiektu bat abian IGAM taldeak. Izan ere, FundAME –Fundacion Atrofia Muscular Espinal– fundazioaren bitartez, Leire Martin Pineda bergararrari bere gaixotasunari aurre egiten lagundu gura diote. "2017ko ekainean martxa solidario bat egiteko asmoa daukagu eta kamisetak eta billeteak ere aterako ditugu. Lortutako diru guztia fundazioarendako izango da, neskari laguntzeko", adierazi du Garitanok.
Azpimarratu dute beti kanpokoei laguntzen zentratu izan direla, baina bertako batzuek ere badutela laguntza beharra. Horregatik erabaki dute Fundame fundazioari laguntzea.