Jardunen Txapligu aisialdi taldea ezagutzeko ate irekiak egingo dituzte datozen bi asteburuetan

Maite Txintxurreta 2016ko urriaren 6a

Urriaren 8-9 eta 15-16 asteburuetan ate irekiak egingo dituzte. Zapatu eta domekero arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara Oxirondoko azokan egongo dira ekintza ezberdinak egiten. 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoak animatu nahi dituzte gerturatu eta parte hartzera. Gaztetxoak izango dira beraien iritzi eta ideiekin hemendik aurrerako hilabeteak osatuko dituztenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak