goiena.eus

Ongietorria eman die Udalak Holandako ikasleei

  Hezkuntza  Bergara

Mariaren Lagundia ikastetxearekin egiten duten trukea dela-eta, Holandako Groenloko Marianum ikastetxeko ikasleak Bergaran dira egunotan, eta Udalak harrera egin die gaur.

Zazpigarren aldia da ikastetxe hartako ikasleak Bergarara datozena. "Orain arte bezalako esperientzia polita eta aberasgarria izatea" opatu die Elena Lete alkateak bai kanpotik etorritako ikasleei eta baita bertakoei ere: "Gozatu topera Mariaren Lagundiak prestatu duen egitarauarekin. Gozatu baita gure herrian. Ongi etorri Euskal Herrira, Bergarara eta gure artera".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa