Nerea Altzelaik irabazi du Jardunek antolaturiko udako euskarazko postal lehiaketa

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko ira. 28a, 13:08

Nerea Altzelai irabazlea.

'Begiak itxita entzun daitekeena" postala izan da irabazlea, eta Nerea Altzelaik tablet bat eskuratu du.

Jardun euskara elkarteak 5. aldiz udako postal lehiaketa antolatu du. Euskal Herritik eta kanpotik mota eta estilo guztietako postalak jaso ondoren eskerrak eman diete parte hartu duten guztiei.

Nerea Alzelaik Bartzelonatik idatzitako postalak jaso du aurtengo saria. Postal "originala" izan da Altzelairena, "begiak itxita entzun daitekeenaren berri ematen duena".  Lehiaketaren helburu nagusia komunikazio informal eta idatzietan euskara erabiltzea izan da eta aurtengo irabazleak "betean asmatu duenez", hamar pulgadako tableta eroan du etxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak