Pentsioen gaineko hitzaldia, bihar UNEDen

Julen Iriondo 2016ko irailaren 28a

Pentsio publikoen etorkizuna izango du hizpide bihar Iñaki Madariagak Bergarako UNEDen egingo duen hitzaldian. Lan Zuzenbidean irakasle tutorea da Madariaga. 40. urtemuga dela-eta UNED Bergarak prestatutako egitarauaren barruan dago hitzaldi hau.

"Pentsioen Sistema Publikoen etorkizunaren jasangarritasuna bermatzeko proposatzen diren aukeren alde juridikoak eta ekonomikoak" azalduko ditu hitzaldian: "Alde hauek, etorkizun hurbilean, sistemaren bideragarritasunaren eztabaidaren gakoa izango dira". 

Bihar, eguena, 19:00etan izango da hitzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak