Agorrosin kirol guneko ikasturte berria martxan, 1.038 lagunekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko ira. 27a, 10:55

Bergarako Udaleko Kirol Zerbitzuak jakitera eman duenez, 1.038 lagunekin abiatu dute ikasturte berria. Oraindik ere aukera dago ikastaro ezberdinetan izena emateko eta doako saioak ere iragarri dituzte biharko, irailak 27. Informazio gehiagorako, hemen klikatu.

Kirol Zerbitzuak 1.200 plaza eskaini zituen eta dagoeneko ia 1.038 bete dira. Gogoratu dute urrira bitartean plaza libreak hartzeko eta dauden taldeak osatzeko aukera dagoela eta beraz, herritarrak Agorrosingo kirol gunera gerturatu eta informazioa eskatzera animatu nahi dituzte.

Ekarri laguna kanpaina

Urriaren 6ra bitartean, ikastaroetan dauden ikasleek, begiraleari hala adierazita lagun bat ekarri ahalko dute klaseak probatzera. Begiraleak txartel bat emango dio bere lagun bat jarduera hori probatzera etortzeko.

Sustapen saioak

Doan eta jarduerak ezagutzera emateko helduentzako Core Express eta DBHko adina duten ikasleentzako Multi-Training Gazte eta Urban Dance jarduerak probatzeko aukera emango dute.

Core Expres 30 minutu, irailaren 27an, 20:00etan.

Multi-training gazte, irailaren 27an, 17:10ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak