Patxi Monteroren eskutik euskal dantza tradizionalak Angiozarreko jaietan

Xabi Gorostidi 2016ko ira. 25a, 12:34

Angiozarren San Migel jaiak ospatzen ari dira asteburu honetan. Atzo, 'Herrixa Dantzan' dantzaldia egin zuten Patxi Monteroren gidaritzapean, eta haur eta gurasoek euren trebeziak findu zituzten. Gaur, 18:00etan, Oihulari Klown taldeak 'Trostan' emanaldia eskainiko du haurren eta nagusien gozamenerako.

Asteburu osoan zehar jai giroan murgilduta aritu da Bergarako Angiozar auzoa. Egubakoitzean eman zieten jaiei hasiera San Migelen jaitsierarekin, eta ondoren ikurrin dantza eta patata tortillen lehiaketa egin zituzten. Gauean pilota partiduarekin eta zuzeneko musikarekin gozatzeko aukera izan zuten Angiozarrera bertaratutakoek.

Atzo Herrixa Dantzan dantzaldia

Atzo, aldiz, patxo Monteroren gidaritzapean Herri Dantzan dantzaldia egin zuten haur eta nagusiek. Monterok jarritako pausuak dantzatu zituzten eta euskal dantzetarako trebeziak findu zituzten.

Gaur, Trostan ikuskizuna

Gaur, 18:00etan Oihulari Klown taldeak Trostan ikuskizuna eskainiko du. Haurrei eta familiei zuzendutako ikuskizun honen zuzendaria Victoria Imaz da, eta Karmelo Muñozek eta Toni Iglesiasek egiten dituzte aktore lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak