'Garden' ikuskizunak Bergarako Udal pilotalekuko ikusleak ase zituen

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko ira. 25a, 10:37

Gaur zortzi, urriaren 2an, izango da Kilometroak jaia Bergaran eta motorrak berotzeko azken txanpan ari dira Aranzadi ikastolakoak. Orain arte moduan, atzo ere, herritarren erantzuna paregabea izan zen, Udal Pilotalekua bete egin zen-eta, Alous Quartet hari laukotearen Garden diskoan oinarritutako ikuskizunaz gozatzeko. Hari-laukotearekin batera Ken Zazpi taldeko Eñaut Elorrieta, Oreka TX bikotea eta Bergarako Edu Muruamendiarazek gidatutako Aukeran dantza taldea izan zen agertokian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak