Altsasu elkartea omendu dute gaur Mizpirualde egoitzan

Miren Arregi Amasorrain 2016ko ira. 24a, 18:00

Senideen topaketa egin dute gaur Bergarako Mizpirualde egoitzan. Topaketen helburua izaten da bertan lan egin edo egoitzagatik zerbait egiten dutenak elkartu eta elkarrekin ondo pasatzea. Gainera, egoiliarrengatik lan egiten dutenak omentzea ere bada helburua eta gaur, Altsasu elkartearen txanda izan da.

Izan ere, 35 urtetik gora daramatza Altsasu elkarteak urtero urtero Mizpirualdeko egoiliar guztiak bazkari batera gonbidatzen. Altsasu elkartean egiten dute bazkari hori eta Mizpirualdeko egoiliar guztiak joaten dira bertara. Ekainean egiten dute hori, eta oraingoan, lan hori errekonozitzea erabaki du egoitzak. Ondoren, danborrada egin dute egoitzan bertan eta musikaz gozatu eta pintxoak jateko aukera ere egon da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak