Bergarako musika taldeek girotu dute arratsaldea

Miren Arregi Amasorrain 2016ko ira. 24a, 19:39

Kultura Kalera egitarauaren barruan egin dute kontzertua arratsaldean herriko hainbat musika taldek. Bergarako Orkestra Sinfonikoaren Metal taldea aritu da lehenik eta ondoren izan da abesbatzen txanda. Aritzeta Abesbatza, San Joxepe, Bergarako Orfeoia, Bergarako Orfeoi Gazte eta Alai aritu dira.

Bihar ere ez da zertan parte harturik faltako eta 11:00etan, bisita gidatua antolatu dute. Ondoren, Bergarako Orkestra Sinfonikoaren Soka taldeak kontzertua eskainiko du Errekalde Jauregian. 12:00etan, bestetik, tailerrak egingo dituzte San Martin plazan. Taila Elkartea, Zeramika Elkartea, Bolillos taldea, Erraldoi Konpartsa, Beart elkartea eta abar egongo dira bertan. 19:00retan dantza ikuskizuna ikusteko aukera egongo da, Bergarako Musika eta Dantza eskolaren eskutik. San Martin plazan izango da hori ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak