Hamasei urtetik gorako zazpi bikote lehiatu ziren; eta, horien artean zeuden Bergarako bikote bakarra osatu zuten Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo. Bergararrendako lehenengo aldia zen helduen kategorian parte hartzen zutela, eta saririk eskuratu ez bazuten ere, gustura ziren egindako lanarekin.
31. edizioko irabazleak
Euskal Dantzari Biltzarrak izendaturiko hiru kidek osatu zuten epai-mahaia eta honako bost irizpide horiek jarraitu zituzten lehiakideen lana baloratzeko: pausoen trebezia eta kalitate teknikoa; gorputzaren jarrera; arlo artistikoa, hau da, dantzarien estiloa; erritmoa; eta egindako akatsak.
Horrela geratu zen, bada, atzoko podiuma:
- 1. saria (Udalak emandako garaikurra, txapela, zapia eta 200 euro): Iker Sanz-Ane Urruzola (Lezo Villabona)
- 2.saria (Garikurra eta 180 euro): Xabier Artola-Idoia Besada (Irura-Pasaia)
- 3.saria (Garaikurra eta 170 euro): Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga