Mintzamena lehenetsiko duen curriculumaz jardun dute EAEko udal euskaltegiek Bergaran

Julen Iriondo 2016ko ira. 23a, 14:58

EAEko 38 udal euskaltegietako ordezkariak Bergaran bildu dira gaur, udal euskaltegi guztietarako prestatu duten curriculumaren gainean jarduteko. Curriculum berriaren ezaugarri nagusia da trebetasun guztien artean mintzamenari emango diotela lehentasuna.

Euskal Autonomia Erkidegoko udal euskaltegietarako curriculum berria landu du euskaltegiotako lantalde batek, eta curriculum horren nondik norakoak azaltzeko bilera egin dute gaur Bergaran.

Curriculum berriaren ezaugarri nagusia da mintzamena, komunikazioa, lehenetsiko duela, nahiz eta orain arte bezala ez dituzten ahaztuko irakurmena, idazmena eta entzumena ere. Mintzamena lehenestearena hizkuntzen esparruan joera orokorra da gaur egun. Hain zuzen ere, udal euskaltegietako curriculum berria Europako hizkuntzen marko orokorrean dago oinarrituta, eta hizkuntza guztientzako ildoak zehazten ditu marko honek, baita euskararentzakoak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak