Etzi, zapatua, topaketa saio bat egingo dute Mizpirualde egoitzan. Bertako egoiliar, langile eta senideez gain, Bergara, Antzuola eta Elgetako herritarrak gonbidatu dituzte egoitzakoek. 17:00etan hasiko da ekitaldia, eta bi ordu inguru iraungo ditu. Horren baitan, Altsasu elkartea omenduko dute, eta musika eta luntxa izango dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.