Datorren udan gehiagotan zabalduko dute igerilekua gauez

Julen Iriondo 2016ko ira. 22a, 16:29

Gauez igerilekua zabalik, uztailaren 18an.

Asmo hori agertu du Udaleko Kirol teknikari Iñaki Ugarteburuk. Aurten, uztailaren 18an 00:00ak arte zabaldu zuten, eta egun hori izan zen igerilekuan udako egun jendetsuena, 2.514 lagunekin; datu modura, 22:00etan 490 lagun zeuden igerilekuan, eta 23:00etan 230: "Froga gisa egin genuen eta, erabiltzaileen erantzuna ikusirik, gure asmoa da hurrengo udan behin baino gehiagotan luzatzea irekiera ordutegia", azaldu du Ugarteburuk. Hilabetea hartuta, jendetsuena ekaina izan da.

  • Ekainaren 11n udako denboraldia hasi zenetik irailaren 15ean bukatu zen arte 83.513 sarrera izan dira Agorrosinen.

-        Hileko bataz besteko sarrerak.

 

Bataz bestekoak

EKA

1.108

UZT

972

ABU

580

IRA

711

 

-        Gehienezko sarrerak, hilabete horretan egon den egunik jendetsuena.

 

Gehinezko sarrerak

EKA

2016/06/16. 2.337

UZT

2016/07/18 2.514(*)

ABU

2016/08/24. 903

IRA

2016/09/06. 1.387

 

Uztailak 18an 00:00ak arte ireki zuten. 21:15ean 535 lagun zeuden; 22:00etan, 490; eta 23:00etan 230.

 

-        Itxiera egunak edukiera gainditzeagatik

 

Itxiera egunak

EKA

4

UZT

2

ABU

0

IRA

2

 

Denboraldia normaltasunez joan da. Zortzi egunetan, une konkreturen baten, jolas igerilekura sarrera mugatu behar izan dute, gehienezko edukiera ez gainditzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak