Nutrizio ikastaroa eta antzerki eta bertso eskolak, Jardunen eskutik

Julen Iriondo 2016ko ira. 22a, 16:11

Mireia Alberdi dietistak emango du nutrizio ikastaroa, irailaren 27an eta 29an eta urriaren 4an eta 6an, 19:00etatik 20:00etara Irizar jauregian. Ikastarorako lekuak mugatuak izango dira; izena emateko, Jarduneko bazkideek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 15. Bestalde, ikasturte berriko bi eskolatan ere izena eman daiteke dagoeneko: bertso eta antzerki eskoletan.

Bertso eskola astelehenetan izango da, 18:15etik 19:15era, eta Nerea Madariaga ariko da irakasle. Antzerki eskola, berriz, Zurrumurru taldearekin izango da: ordu berean izango da, baina egubakoitzetan. Kasu honetan, Jarduneko bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte hilean, eta 12 gainerakoek. Amaia Arriaran izango da irakaslea, eta, antzerkiarekin batera, zirkua eta, oro har, ahozko eta gorputz adierazpena landuko dituzte umeek. Jolasa izango da eskolaren oinarria.

Hauetan guztietan parte hartzeko izena Jardunen eman behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak