Hona hemen jaietako egitarau osoa:
- Irailak 23, egubakoitza
19:00 San Migel zerutik jaistea.
19:30 Ikurrin dantza. Ondoren, ikurrina jartzea, kanpai jotzea eta etxafleroak.
19:30 Patata tortilla lehiaketa.
19:30 Txistorra pintxo-potea.
23:00 Herriko gazteen arteko pilota partiduak.
23:30 Anabasa eta Desados taldeekin jaialdia.
01:00 Kaltzontzilo, kulero eta tanga lasterketa.
- Irailak 24, zapatua, Herri Eguna
12:30 Haurrentzako jolasak plazan.
13:00 Triki-txikiteoa buruhandiekin, Miren Errastik eta Harkaitz Allurrek lagunduta.
14:00 Uberarrei ongi etorria.
14:30 Herri bazkaria - kantu bazkaria.
18:00 Mus txapelketa Pagomendi elkartean (10 erregetara).
18:30 Patxi Monterorekin Euskal Herriko dantzak plazan.
20:00 -etatik aurrera ogitarteko goxoak Pagomendi elkartean.
22:30 Obaneuke taldearekin dantzaldia goizaldera arte.
23:00 Argi festa.
- Irailak 25, domeka
11:00 Meza nagusia.
12:00 Azken urtean jaiotako haurrei ongi etorria.
12:30 Triki-poteoa Angiozarko trikiti-eskolaren eskutik, buruhandiek lagunduta.
18:00 Oihulari Klownen eskutik Trostan antzerki emanaldia plazan.
- Irailak 29, eguena, San Migel eguna
11:00 Meza nagusia Bergarako jubilatuen abesbatzarekin.
11:45 Bergarako jubilatuen abesbatzaren kantaldia.
12:15 Herriko jubilatuentzat luntxa Pagomendi elkartean.
16:00 Puzgarriak gaztetxoentzat.
19:00 Briska txapelketa.
19:00 Txokolatada gaztetxoentzat.
20:00 San Migel zeruratzea jaiei amaiera emateko.