UNEDek ikasketa eskaintza aurkeztuko du bihar Koldo Mitxelena Kulturunean

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko ira. 20a, 15:37

Graduak, Ingeniaritzak, Masterrak eta Graduondokoak, jakintza arlo desberdinak jorratzen dituen ikastaro eskaintzak eta hizkuntzak ikasteko programak osatzen dute gipuzkoar unibertsitateren eskaintza.

2016/17 ikasturteko eskaintza aurkezteko, UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak interesa duen orori zuzendutako hitzaldi informatiboa emango du. Hitzaldia Irailaren 21ean, asteazkena, izango da arratsaldeko 19:00etan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Hitzaldi hau nahi duen ororentzat zabalik egongo da eta bertan Ikastetxeko arduradunek eta koordinatzaileek Unibertsitatearen metodologia azalduko dute. Hitzaldiaren ondoren, informazioa osatu nahi dutenek ikasketetako koordinatzaileekin egoteko aukera izango dute.

Gipuzkoako unibertsitateen artean historia eta esperientzia gehienetakoa duen UNED-Bergarak, 40 urte betetzen ditu. Horrela bada, ibilbide hau ospatzeko Gipuzkoako gizartearekin batera partekatzeko egitasmo desberdinak burutu ditu. Horien artean Publiko orori zuzendutako “Hitzaldi Zikloa”: diziplina anitzeko bere komunitateak eskainiko dituen gai desberdinen inguruan hitzaldi sorta. Hitzaldiak, irailaren 22tik azaroaren 22ra bitartean burutuko dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak