LAB sindikatuak ohar bidez gaineratu duenez, arazoei konponbideak emateko bilerak ere ez dira egin: "Eguneroko jardueran gertatzen diren arazoei konponbideak topatzeko bi hilabetetik behin egiten diren komitearen eta zuzendaritzaren arteko bilerak ere ez dira betetzen, zuzendaritzak ez ditu bere betebeharrak betetzen".
Adierazi dute lanean geldialdiak egiteko proposamena aho batez onartu dutela langileek eta espero dute neurri horiek nahikoak izatea zuzendaritzak jarrera alda dezan. Komiteak gogora ekarri du otsailean Zumarragako lantokia ixtea erabaki ostean, uztailean Arcelor Zaragoza zaldu zitzaiola Galiziako Megasa taldeari.