Bergarako MBT martxa, eguraldiak baldintzatuta

Leire Kortabarria 2016ko ira. 18a, 15:38

Azkenean 102 lagunek hartu dute irteera Bergarako Palmerakuak taldeak antolatutako mendiko bizikleta martxan; iaz 215 izan ziren, baina aurten, aste osoan egindako eguraldi txarrak erabat markatu du parte-hartzea. Lerro hauek idazterako orduan, antolatzaileek oraindik ez zuten proba bukatu zutenen gaineko datua; hala ere, lehenengo buklea 43 lagunek pasatu zutela esateko moduan bazeuden (bi bukle ziren).

Lokatza handia egon da ibilbide osoan eta, hainbeste zegoenez, igoera bat ezin izan da aurreikusi moduan egin. Dena dela, inork ez du min hartu eta ez da anbulantzia beharrik egon; parte-hartzaileek "gustura" bukatu dute, oro har, proba, antolatzaileen esanetan.

Lehenengoak ordu bi eta 50 minutu behar izan ditu ibilbidea egiteko; bigarrenak, 4 minutu gehiago, eta hirugarrenak, 5 minutu inguru gehiago.

Joan den urtean apuntatu ziren 215 lagunetatik 115 egunean bertan apuntatu ziren. Aurten, 102 lagunetatik 56 aurrez izena emandakoak ziren, eta gainerakoek domekan bertan eman dute izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak