goiena.eus

Ustezko eraso sexista gaitzetsi dute Bergaran

 Bergara

Ustezko eraso sexista gaitzetsi dute Bergaran Ustezko erasoa gaitzesteko elkarretaratzea, Bergaran. | Ikusi handiago | Argazki originala

Oxirondo plazan hainbat herritar elkartu dira zapatu eguerdian, ustez egubakoitzean gertatutako eraso sexista gaitzesteko. Jaixa ez da aitzakixa, errespetau nere nahixa leloa zeraman pankartaren inguruan batu dira.

Erantzunak

Erantzuna | #1

Ustezko? Ez zait batere egokia iruditzen albiste honen titularra. Zergatik dira beti gizonek emakumeei egindako erasoak ustezkoak? Lapurreta bat edo kotxe istripu bat "ustezkoa" izaten ez den bezala, Bergaran izandako erasoak testiguak ditu eta herriko Martxanterak Talde Feministaren salaketak albisteari berme osoa ematen diola esango nuke. Horrelako gertaera larriak zalantzan jartzea ere joera erabat matxista izan ohi da eta kasu honetan hori egiten ikusi dugu Bergarako Udala eta baita Goiena ere? Eraso matxistak seriotasun handiz hartu beharko genituzke eta Martxanterak bezalako herri eragileek zilegitasun osoa irabazi dute beraien hitza "ustezko" bezalako hitzekin ez zalantzan jartzeko. Nire iritzia besterik ez da, gainera ziur nago kazetaria bezala Goienak ere gai honekiko sentsibilitate handia duela, baina, uste dut gauzak hobeto egiterik badagoela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa