Auto ilarak aurreikusten dituzte bihar goizerako Bergarako saihesbidean

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko ira. 12a, 15:48

Bertan egiten ari diren zorua hobetzeko lanak direla eta, goizeko 11:00ak arte errail bat itxita egongo da. Gaur gertatu den bezala, auto ilarak sortu daitezke trafiko handiena dagoen uneetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-632 errepideko zorua hobetzeko lanetan jarraituko du bihar ere, eta goizeko 11:00ak arte, gutxienez, GI-632 errepideko errail bat moztuta egongo da. Zubiaurre tunelaren inguruan egongo da mozketa, Bergarako saihesbidean.

Horren aurrean, eta gaur goizean sortu diren erretentzioak ikusita, bihar goizean, trafiko gehien dagoen uneetan, auto ilarak errepikatu daitezkeela ohartarazi du Bide Azpiegitura departamentuak.

Auto gidariei, ahal izanez gero, ordezko ibilbideren bat aukeratzeko aholkua luzatu zaie diputaziotik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak