"Bizi guztia egin du futbolaren bueltan", diote haren lagunek eta gaineratu: "Eta gazteekin lan handia egin du. Bergarako mutiko asko entrenatu ditu eta oso maitatua da". Bergaran ez ezik Realean ere jardun zuen. Beteranoekin 20 urte inguru egin zituen, lehenengo jokalari eta gero entrenatzaile: "Realekoek ere zerbait egin gura zioten eta guztiok elkartu gara", jakinarazi dute antolatzaileek. 68 urte ditu Gindi-k eta orain dela bi urte erretiratu zen.
Irailaren 24ko jaialdia
Bergarako Kirol Elkarteko eta Realeko jokalariek eta jokalari ohiek hartuko dute parte Agorrosinen egingo den jaialdian. Hona hemen egitaraua:
- 10:00, Futbol partida: Bergara KEko lehenengo mailako gazteak izandakoen artean (Gindik 2007 eta 2015 artean entrenatutakoak).
- 11:30, Aitorpen publikoa Gindi-ri.
- 12:00, Futbol partida: Realeko beteranoak eta Bergara-A Ze Flaxa konbinatua.
- 14:45, Herri bazkaria Seminarioko karpan.
Herri bazkarirako txartelak dagoeneko salgai dauzkate 20 euroren truke. Interesatuek honako telefono zenbaki honetara dei egin dezatela: 630 62 61 30; azken eguna da irailaren 20a.