goiena.eus

"Indar guztia" jarrita hauteskundeetan hasi dute kanpaina Bergarako EH Bilduko kideek

 Bergara

Lehen kartelak elkarrekin jarrita eman diote hasiera Bergarako EH Bilduko kideek. "Oso hauteskunde kanpaina garrantzitsua hastera goaz", adierazi du Agurne Barrusok ekitaldi hasieran.

"Indar guztia" jarrita hauteskundeetan hasi dute kanpaina Bergarako EH Bilduko kideek
Bergarako EH Bilduko kideak hauteskunde kanpaina hasteko gertu. | Ikusi handiago | Argazki originala

Barrusok gaineratu du "baldintza arrarotan" hasten dutela "EH Bilduko lehendakarigaiari ez diotelako uzten aurkezten". Hala ere "gogotsu" agertu da: "Aurrera egingo dugu eta gure indar guztia jarriko dugu. Talde ona daukagu hautagai eta horrek ez du oztopatuko gure herri proiektua garatzen".

Bergarako Udalak ere "oztopo bat" jarri diela adierazi die gero elkartutakoei: "Dekretu bat sinatu du alkateak azken orduan, esaten duena hauteskunde paneletatik kanpo dagoen guztia isun bidez zigortuko dutela". Hori horrela, propaganda etxeetako balkoietan jartzera animatu ditu EH Bilduko kideak.

Erantzunak

Erantzuna | #1

Botoa eskatzen ez duten EHBilduren kartel eta pankartak kendu ditu kaletik gaur goizean Bergarako Udalak. Zergatik? Honi zentsura deitzen zaio. Hauteskudeetan lehiatzeko aukera bakarra dirua eta telebista izan behar da? EHBilduk bere mezua eskuz esku zabaldu nahi du herritarren artean. Oztopo hauen aurrean denok izan gaitezke Otegi edo Iriarte txiki bat. Irrifarre batekin gure proposamenak lagun, lankide edo senideei azaltzea da eraginkorrena. Egin irri, egin herri!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa