Gaur gauean gaztetxean piztuko du Emon taldeak 'Azken sua dantza'

Maite Txintxurreta 2016ko ira. 8a, 10:19

Emon taldea.

Gaur, eguena, Bergarako Emon taldeak kontzertua eskainiko du kartzela zaharrean, Moittuai! eta Generacio 3 taldeekin batera. 22:00etan izango da hitzordua, eta sarrera doan izango da. Ikasturte hasiera samurrago egingo dute, musikaz eta dantzaz lagunduta.

Bira amaiera

Kontzertu honekin hasiko du Emonek Azken sua dantza  izendatu duten kontzertu sorta, Sua biraren azken lau emanaldiak, hain zuzen. Gaurkoaren ostean, Kataluniara abiatuko dira, Montblanc herrian joko baitute irailaren 10ean.

Horren ostean, urriaren 2an Bergaran ospatuko den Kilometroak jaian izango dira, eta azkenik, birari bukaera borobila emateko, Buenos Airesen, Argentinako hiriburuan, izango dira azaroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak