Eguenerako amaituko dituzte Irala kaleko lanak

Maite Txintxurreta 2016ko irailaren 5a

Abuztuan izandako sutearen ondorioz kaltetutako gunea konpontzen dihardute egunotan udal langileak. Suteak  8 autotan, 4 zuhaitzetan, kaleko zoladuretan eta etxebizitza bateko balkoian eragin zituen kalteak eta orain errepidea asfaltatzen, espaloia konpontzen, zuhaitzak kentzen eta errepidea margotzea dihardute.

Construcciones y Asfaltos Mularri S.L. enpresa ari da obrak egiten, eta guztira 13.705 euroko aurrekontua du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak